Ikuskizun bat bere osotasunean ulertu eta ezagutzea da klase hauen helburua. Musika ardatz izanik, dantza, antzerkia, atrezzoa..landuko dira.
Antzezpenarekin lehen kontaktua izan nahi duzu? Adin guztietarako klaseak. Antzezpenaren teknika ezberdinak ezagutu eta praktikan jarriko dira.
Betidanik dantza egitea nahi izan duzu? Arrazoi ezberdinengatik ez zara ausartu praktikatzera? Hemen dago zuretzako lekua!
Pilates eta dantza ariketen bitartez, gure gorputzaren jarrera eta malgutasuna landuko ditugu soinu eta erritmo desberdinak erabiliz.
Dantza egiten kirola praktikatzeko aukera paregabea. Soinu eta erritmo desberdinak erabiliz gorputz osoa landuko dugu. Kirola egiteaz aparte, klase hauen helburua ondo pasatzea da!!!
Ostiraletan, adin derberdineko ikasleekin tailer bereziak egingo dira: atrezzoa, ikus-entzunezkoak… Tailerrak musutruk dira eta Kaxako ikasle diren eta ez direnei zuzenduta daude .
Sormena eta mugimenduaren bitartez haur eta helduen osasun fisiko eta emozionala sustatzen dituen diziplina anitzeko gunea gara.
Jose Antonio Guisasola 4,
20600, Eibar, Gipuzkoa
689 116 104
info@kaxa.eus